2013/05/24

H.H. 4 URTEKOAK : ARTIUM

H.H. 4 urtekoak Artium museora joan gara. Bertan, artelan batzuk behatu ditugu. Behaketan  zein sentimentuak agertu zaizkigun adierazi dugu (beldurra, poztasuna, tristura, mina...) eta bukaeran gu ere artistak izan gara. Gure artelanak laster eskolako sarreran ikusiko dituzue. Egun berezia izan zen, bageneukan gogoa eskolatik kanpo ere ikasteaz!!!

2013/04/22

3 URTEKOAK KONTU KONTARI

Hemen duzue 3 urtekoekin egindako eguneroko elkarrizketa.

2013/02/04

AGATE DEUNA

Gaur, otsailak 4, astelehena, Agate Deuna ospatzeko eskolako neska mutil guztiak kalera atera gara abestera. Landatxon hasi eta kutxi osoa zeharketu ondoren eskolara bueltatu gara. Eskerrik asko otarra betetzen lagundu gaituzuen guztioi.

1) Zorion, etxe hontako denoi!     
    Oles egitera gatoz, 
    aterik ate ohitura zaharra 
    aurten berritzeko asmoz.

2) Ez gaude oso aberats diruz, 

    ezta ere oinetakoz. 
    Baina eztarriz sano gabiltza, 
    ta kanta nahi degu gogoz.
3) Santa Ageda bezpera degu
    Euskal Herriko eguna, 
    etxe guztiak kantuz 
    pozteko aukeratua deguna. 

 4) Santa maitea gaur hartu degu 

     gure bideko laguna.
     Haren laguntzaz bete gentzake 
     egun hontako jarduna.
     ta kanta nahi degu gogoz.
      

18. KORRIKA

AURTEN ANDOAINDIK MARTXOAREN 14AN IRTENGO DA ETA 25EAN BAIONAN AMAITUKO DA.

DINOSAUROEN GARAIA

SASTARRAIN

2013/01/28

JOLAS KOOPERATIBOA


MOMIEK EZ GAITUZTE BELDURTZEN



Dakienak ikasi nahi duenari irakatsi, ulertzen duenak hitz egiten duenari erabiltzeko aukera eman, agintariek herritar orori ikasteko bideak erraztu… Denok dugu zeresana eta zeregina. Euskara denona da eta denontzat izan behar du. Kohesiorako lehengaia eta tresna.
AEK-ko kideok hizkuntza eta kultura bizien arteko bizikidetza aldarrikatzen dugu, eta munduarentzat defendatzen dugun kultura aniztasunak bertako aberastasunaren errespetuan eta sustapenean oinarritu behar duela deritzogu. Horregatik dugu helburu euskararen ikaskuntzan eta erabileran oinarritutako elkarbizitza.
Euskara UNESCOren hizkuntza gutxituen atlasean dago. Hizkuntza bizia da, baina ahula da bere egoera, eta oso kezkagarria lurralde batzuetan. Horregatik, botere publikoei dei egiten diegu euskara babesteko eta bultzatzeko neurriak ezar ditzaten. Baita norbanako eta erakunde guztiei ere euskara ikasi eta erabili dezaten, eta bere aldeko testuinguru soziopolitikoa sortu dezaten.
http://youtu.be/A6s7vAJv-LE
DENBORAREN MAKINA