2016/10/25

Lanuztea asteazkenean / Paro el miércoles

Familia agurgarriak:

Urriak 26an, asteazkenean, 8ak eta 11k artean, ordubeteko lanuztea eta elkarrataratzea egitera deitu dute sindikatuek. Arratsalderako hiriburuetan manifestazioak deituta daude arratsaldeko 6etan. LOMCE eta Heziberriren kontrako ekintzak dira. 

Eskolako irakasle guztiok 9:15-10:15 tartean egingo dugu lanuztea. 9:30etan eskola aurrean egongo gara bilduta. 

Beraz, 10:15 arte ez dira klaseak hasiko. Gurasoren batek elkarrataratzean parte hartu nahi baldin badu 9:30tan etor daiteke, baina bere seme alaben ardura hartu beharko du 10:15ak arte.


Estimadas familias:

Los sindicatos han convocado un paro de una hora, entra las 8:00 y las 11:00 horas, y concentraciones para el día 26 de octubre, miércoles. Para la tarde han convocado manifestaciones en las capitales a las 6. Son protestas contra la LOMCE y Heziberri.

Todas las profesoras y profesores de la escuela secundarán el paro entre las 9:15 y 10:15. A las 9:30 realizarán una concentración delante de la escuela.

Por tanto ese día las clases no empezarán hasta las 10:15. Si algún padre o madre quiere participar en las concentraciones, puede hacerlo a las 9:30, pero se hará cargo de sus hijos/as hasta las 10:15.



2016/09/14

2016-2017 ikasturtea martxan! / Comienzo del curso 2016-2017


Ongi etorriak izan berriro eskolara! Urtero bezala, gogo askorekin hasi gara, irakasle eta ikasle berri askorekin eta aldaketa batzurekin. Poliki-poliki egokituko gara gu ere, denbora soberan daukagu hemendik ekainararte! 

Gogoratzen dizuegu gaur arratsaldez hasten garela. Ordutegia, beraz, horrela geratzen da: 

Goizean: 9:30 - 13:00
Arratsaldez:  15:00 - 16:30

Aurtengo egutegia jada blogan daukazue, "egutegia" jartzen duen tokian. Zeozer behar izatekotan, eskolarekin kontaktuan jarri. 

Ondo segi!

¡Bienvenidos y bienvenidas al nuevo curso! Como todos los años, hemos empezado con muchas ganas, con gente nueva y con algunos cambios. Poco a poco nos iremos acostumbrando al nuevo curso, ¡tenemos hasta junio!

Os recordamos que hoy ya hemos empezado con el horario de mañana y tarde, que queda como siempre: 

Mañana: 9:30 - 13:00
Tarde: 15:00 - 16:30

Ya tenéis colgado el calendario escolar en este mismo blog. Si necesitáis cualquier cosa, no dudéis en poneros en contacto con la escuela. 

Agur!

2016/05/27

Olerkiaren eguna

Atzo oso egun polita pasatu genuen harresian. Gure ikasleek hizkuntza desberdinetan bota zituzten olerkiak, batzuk beraiek idatzita. Hona hemen jaso ditugun argazki batzuk, eta beraiek sortutako adibide batzuk. Aurrerago, argazki gehiago jarriko ditugu, edo beste lekuetan agertzen diren berrien estekak eskuratuko dizkizuegu. Eskerrik asko etorri zineten guztiei!

Ayer pasamos una bonita velada en la muralla. Nuestros alumnos y alumnas recitaron poemas en distintos idiomas, algunos escritos por ellos/as mismos/as. Aquí tenéis algunas fotos y algunos de los poemas que crearon. En adelante añadiremos fotos u os haremos llegar los enlaces de los medios de comunicación que estuvieron presentes. Gracias a todos y todas por acercaros.









2016/02/29

Astebete Sastarrain baserri-eskolan


Otsailaren 15etik 19ra LH4ko ikasleak Sastarrainen (Zestoa) izan gara. Primeran ibili gara. Aukera paregabea izan dugu naturaz gozatzeko, baserriko abereak ezagutzeko, lehen gizakien erara sua egiteko… eta baita sukaldatzeko ere. Ikasi, jolastu eta euskaraz aritu, denok elkarrekin. Gogotsu gaude hurrengo irteera noiz egingo. Goza ezazue zuek ere geure argazkiekin!

Sastarrainera heldu berritan familiaargazkia

Zaldi gainean ibiltzeko eta animaliei jaten emateko prest








Kaskoa eta frontala jantzita kobazuloetan sartzera goaz.


Sokari heldu eta haitzean gora, kobazuloaren ahora zuzenean



Kobazuloetan ikusitako marrazkiak egiten ahalegindu gara ikatzarekin eta buztinarekin.

A zelako marrazkilari trebeak! 


Bizirauteko jan beharra zuten lehen gizakiek, horretarako lantzak etabestelako tresnak egiten zituzten.




Gu bai gu ehiztari abilak!


Gauean jolasteko prest. 

Paper birziklatua egin dugu.

Artilea, kortxoa, haria, jostorratza… hartuta pilota dotoreak sortu ditugu.



Lo ere egin behar da…


Dantzan jo ta ke!

Ikusi mendizaleak, baso eta zelaiak…


Erreka ondoan atseden hartzen.




Sararekin ibili gara aste osoan

Hamaiketakoa mendian.







Zaldiak eta pottokak ikusi ditugu.

Baita ardiak eta bildotsak ere.