Dakienak ikasi nahi duenari irakatsi, ulertzen duenak hitz egiten
duenari erabiltzeko aukera eman, agintariek herritar orori ikasteko
bideak erraztu… Denok dugu zeresana eta zeregina. Euskara denona da eta
denontzat izan behar du. Kohesiorako lehengaia eta tresna.
AEK-ko kideok hizkuntza eta kultura bizien arteko bizikidetza
aldarrikatzen dugu, eta munduarentzat defendatzen dugun kultura
aniztasunak bertako aberastasunaren errespetuan eta sustapenean
oinarritu behar duela deritzogu. Horregatik dugu helburu euskararen
ikaskuntzan eta erabileran oinarritutako elkarbizitza.
Euskara UNESCOren hizkuntza gutxituen atlasean dago. Hizkuntza bizia
da, baina ahula da bere egoera, eta oso kezkagarria lurralde batzuetan.
Horregatik, botere publikoei dei egiten diegu euskara babesteko eta
bultzatzeko neurriak ezar ditzaten. Baita norbanako eta erakunde guztiei
ere euskara ikasi eta erabili dezaten, eta bere aldeko testuinguru
soziopolitikoa sortu dezaten.
http://youtu.be/A6s7vAJv-LE
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina