2016/02/29

Astebete Sastarrain baserri-eskolan


Otsailaren 15etik 19ra LH4ko ikasleak Sastarrainen (Zestoa) izan gara. Primeran ibili gara. Aukera paregabea izan dugu naturaz gozatzeko, baserriko abereak ezagutzeko, lehen gizakien erara sua egiteko… eta baita sukaldatzeko ere. Ikasi, jolastu eta euskaraz aritu, denok elkarrekin. Gogotsu gaude hurrengo irteera noiz egingo. Goza ezazue zuek ere geure argazkiekin!

Sastarrainera heldu berritan familiaargazkia

Zaldi gainean ibiltzeko eta animaliei jaten emateko prest








Kaskoa eta frontala jantzita kobazuloetan sartzera goaz.


Sokari heldu eta haitzean gora, kobazuloaren ahora zuzenean



Kobazuloetan ikusitako marrazkiak egiten ahalegindu gara ikatzarekin eta buztinarekin.

A zelako marrazkilari trebeak! 


Bizirauteko jan beharra zuten lehen gizakiek, horretarako lantzak etabestelako tresnak egiten zituzten.




Gu bai gu ehiztari abilak!


Gauean jolasteko prest. 

Paper birziklatua egin dugu.

Artilea, kortxoa, haria, jostorratza… hartuta pilota dotoreak sortu ditugu.



Lo ere egin behar da…


Dantzan jo ta ke!

Ikusi mendizaleak, baso eta zelaiak…


Erreka ondoan atseden hartzen.




Sararekin ibili gara aste osoan

Hamaiketakoa mendian.







Zaldiak eta pottokak ikusi ditugu.

Baita ardiak eta bildotsak ere.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina