Lehengo astean 5.mailako ikasleok bisita berezi bat izan genuen. Ruben Sánchez eta gure ikaskideak diren Eki eta Lur gelara etorri ziren beraien lana aurkeztera, Hartz txiki. Hauek, Olatz Agirrerekin batera, laburmetraieko protagonistak dira baina tamalez azken honek ezin izan zuen etorri. Hartz txiki ikusi ondoren, hainbat galdera egiteko aukera izan genuen eta bide batez asko ikasi genuen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina