2016/02/29

Astebete Sastarrain baserri-eskolan


Otsailaren 15etik 19ra LH4ko ikasleak Sastarrainen (Zestoa) izan gara. Primeran ibili gara. Aukera paregabea izan dugu naturaz gozatzeko, baserriko abereak ezagutzeko, lehen gizakien erara sua egiteko… eta baita sukaldatzeko ere. Ikasi, jolastu eta euskaraz aritu, denok elkarrekin. Gogotsu gaude hurrengo irteera noiz egingo. Goza ezazue zuek ere geure argazkiekin!

Sastarrainera heldu berritan familiaargazkia

Zaldi gainean ibiltzeko eta animaliei jaten emateko prest








Kaskoa eta frontala jantzita kobazuloetan sartzera goaz.


Sokari heldu eta haitzean gora, kobazuloaren ahora zuzenean



Kobazuloetan ikusitako marrazkiak egiten ahalegindu gara ikatzarekin eta buztinarekin.

A zelako marrazkilari trebeak! 


Bizirauteko jan beharra zuten lehen gizakiek, horretarako lantzak etabestelako tresnak egiten zituzten.




Gu bai gu ehiztari abilak!


Gauean jolasteko prest. 

Paper birziklatua egin dugu.

Artilea, kortxoa, haria, jostorratza… hartuta pilota dotoreak sortu ditugu.



Lo ere egin behar da…


Dantzan jo ta ke!

Ikusi mendizaleak, baso eta zelaiak…


Erreka ondoan atseden hartzen.




Sararekin ibili gara aste osoan

Hamaiketakoa mendian.







Zaldiak eta pottokak ikusi ditugu.

Baita ardiak eta bildotsak ere.






2016/02/18

Matrikulazio listak ikusgai / Listas de matriculación a la vista


2016-2017 urtean matrikulatu diren umeen listak ikastetxeko sarrera nagusian ikusgai egongo dira (zuzendaritzan sartzeko atean). Hor, onartutakoen izenak ikusi ahalko dituzue. Zalantza edo erreklamazioren bat izatekotan, eskolara deitu.

La lista de los admitidos/as para el curso 2016-2017 estarán expuestos en la entrada de la escuela (la entrada que da a dirección), para que podáis consultarla. Ante cualquier duda o reclamación, podéis llamar a la escuela.

2016/01/18

Matrikula zabalik / Matrícula abierta

ADI!!

2016 - 2017 urterako matrikulazio epea urtarrilaren 25ean hasiko da, eta otsailaren 5ean amaitu. 
Ate irekien eguna urtarrilaren 21ean izango da, osteguna, 16:45tik 18:30ak arte. Zuen zain egongo gara! 

¡ATENCIÓN!

El plazo de matrícula para el curso 2016 - 2017 empieza el 25 de enero y acaba el 5 de febrero. 
La jornada de puertas abiertas será el día 21 de enero, jueves, de 16:45 a 18:30. ¡Os esperamos!