2016/02/29

Astebete Sastarrain baserri-eskolan


Otsailaren 15etik 19ra LH4ko ikasleak Sastarrainen (Zestoa) izan gara. Primeran ibili gara. Aukera paregabea izan dugu naturaz gozatzeko, baserriko abereak ezagutzeko, lehen gizakien erara sua egiteko… eta baita sukaldatzeko ere. Ikasi, jolastu eta euskaraz aritu, denok elkarrekin. Gogotsu gaude hurrengo irteera noiz egingo. Goza ezazue zuek ere geure argazkiekin!

Sastarrainera heldu berritan familiaargazkia

Zaldi gainean ibiltzeko eta animaliei jaten emateko prest








Kaskoa eta frontala jantzita kobazuloetan sartzera goaz.


Sokari heldu eta haitzean gora, kobazuloaren ahora zuzenean



Kobazuloetan ikusitako marrazkiak egiten ahalegindu gara ikatzarekin eta buztinarekin.

A zelako marrazkilari trebeak! 


Bizirauteko jan beharra zuten lehen gizakiek, horretarako lantzak etabestelako tresnak egiten zituzten.




Gu bai gu ehiztari abilak!


Gauean jolasteko prest. 

Paper birziklatua egin dugu.

Artilea, kortxoa, haria, jostorratza… hartuta pilota dotoreak sortu ditugu.



Lo ere egin behar da…


Dantzan jo ta ke!

Ikusi mendizaleak, baso eta zelaiak…


Erreka ondoan atseden hartzen.




Sararekin ibili gara aste osoan

Hamaiketakoa mendian.







Zaldiak eta pottokak ikusi ditugu.

Baita ardiak eta bildotsak ere.






2016/02/18

Matrikulazio listak ikusgai / Listas de matriculación a la vista


2016-2017 urtean matrikulatu diren umeen listak ikastetxeko sarrera nagusian ikusgai egongo dira (zuzendaritzan sartzeko atean). Hor, onartutakoen izenak ikusi ahalko dituzue. Zalantza edo erreklamazioren bat izatekotan, eskolara deitu.

La lista de los admitidos/as para el curso 2016-2017 estarán expuestos en la entrada de la escuela (la entrada que da a dirección), para que podáis consultarla. Ante cualquier duda o reclamación, podéis llamar a la escuela.

2016/01/18

Matrikula zabalik / Matrícula abierta

ADI!!

2016 - 2017 urterako matrikulazio epea urtarrilaren 25ean hasiko da, eta otsailaren 5ean amaitu. 
Ate irekien eguna urtarrilaren 21ean izango da, osteguna, 16:45tik 18:30ak arte. Zuen zain egongo gara! 

¡ATENCIÓN!

El plazo de matrícula para el curso 2016 - 2017 empieza el 25 de enero y acaba el 5 de febrero. 
La jornada de puertas abiertas será el día 21 de enero, jueves, de 16:45 a 18:30. ¡Os esperamos! 

2015/12/16

English camp in Espejo

This month, the 6th graders have been in the English Camp in Espejo, having fun and learning English at the same time. We had a great week and we were sorry to come back to school. Here are some of the pictures we took; we hope you like them. 

Hilabete honetan, seigarren mailakoak Espejoko ingeles barnetegian egon dira, ondo pasatzen eta, aldi berean, ingelesa ikasten. Oso ondo pasatu dugu eta pena eman digu eskolara bueltatzea! Hona hemen bertan ateratako argazki batzuk. 

Este mes, los/as alumnos/as de sexto han estado en el campamento de inglés de Espejo, pasándolo bien y aprendiendo inglés al mismo tiempo. Nos lo hemos pasado en grande y nos ha dado mucha pena volver a la escuela. He aquí algunas de las fotos que hemos sacado en Espejo. 


2015/11/11

Ramón Bajo eskolak irakasle berriak zoriontzen ditu

Hilabete honetan graduatu berri batzuk atera dira Gasteizko Magisteritza eskolatik. Zorionak! Orain irakasleak zarete eta ikasi duzuen guztia praktikan jartzeko ordua da. Gure eskolatik animoak eman nahi dizkizuegu; hona hemen guztion artean egindako bideotxo bat. Zorionak, irakasle berriak!

Este mes se ha graduado una nueva promoción de maestros y maestras de la escuela de magisterio de Gasteiz. Zorionak! Ya sois profesoras y profesores, y ahora es el momento de poner en  marcha todo lo que habéis aprendido. Desde el colegio queremos mandaros muchos ánimos; he aquí un pequeño vídeo que hemos preparado entre todos y todas para vosotros y vosotras. Zorionak!


2015/06/01

Laugarren mailakoak Italian

Aurreko hilabetean, laugarren mailako sei ikasle Italiara joan ziren Slow Food mugimenduak gonbidatuta. Bertan, Arabako arroz tipiko bat egin behar zuten, eta horretarako ordu pilo bat eman zuten praktikatzen sukaldean. Maiatzaren 19an hegazkinez joan ziren Milan inguruko herri txiki batera, eta bertan jolas txapelketa batean parte hartu zuten sukaldari profesionalek beren errezeta prestatzen zuten bitartean. Zazpigarrenak geratu ziren eta oso ondo pasatu zuten. Oso esperientzia polita izan zen, eta espero dugu Slow Foodekoek Ramon Bajorekin gogoratzea hurrengo batean berdina egin nahi badute.

El mes pasado, seis alumnos/as de cuarto de primaria se fueron a Italia invitados por la empresa Slow Food. Se les pidió que prepararan un arroz típico de Álava, y los niños y niñas pasaron muchas horas en la cocina preparando la receta. El diecinueve de mayo volaron a un pueblo cerca de Milán, donde participaron en un concurso de juegos mientras cocineros profesionales preparaban su receta. Quedaron los séptimos en la clasificación y se lo pasaron muy bien. Fue una experiencia muy bonita, y esperamos que Slow Food vuelva a acordarse de Ramón Bajo si algún día repiten la actividad.